Olentzeroren Etxera abenduaren 3an joango dira; hala ere, ez da autobus-zerbitzurik egongo eta familia bakoitza bere kabuz hurbildu beharko da Mungiara. Doako ekintza da Loiun erroldatuentzat eta sarrerak azaroaren 28an eta 29an jaso behar dira udaletxean. Bisita 18:45ean hasiko da.
Bestalde, Gabonetako Parkera abenduaren 23an joango dira. Kasu honetan, autobus-zerbitzua egongo da. Autobusa 10:00etan irtengo da Zabaloetxetik eta Larrondora abiatuko da. Itzultzeko, autobusa 15:00etan aterako da BECetik eta lehenik Larrondotik pasatuko da, eta gero, Zabaloetxetik.