Gabonetako campusak doakoak izango dira Loiun

Aikor aldizkaria 2023ko aza. 22a, 14:33

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, Gabonetako campusak doakoak izango dira aurten. Zehatz-mehatz, bi campus egingo dira: Multikirolak eta Loiu Christmas Camp. “Helburua da data berezi hauetan ere lana eta familia uztartu ahal izatea”, idatzi du Begoñak. Campus Multikirolak abenduaren 26tik 29ra izango da, 09:30etik 13:30etara, lau urtetik 12 urtera bitarteko umeentzat; eta Loiu Christmas Camp, urtarrilaren 2tik 5era, 09:30etik 13:30etara, lau urtetik 12 urtera bitarteko umeentzat. Izen ematea udal webgunean egin daiteke, edo laguntzarik behar izanez gero, udaletxean bertan.