Eduardo Manzanos bigarrena izan zen puntuak lortzen, eta, gainera, urrea eskuratu zuen M50 kategorian; hirugarrena Jonmi Trebolazabala izan zen. Gainerako taldekideak izan ziren Javi Allende, Luis Plasencia, Oskar Martín eta Igor Barcia. Bestalde, Laurent Williams zazpigarrena izan zen M55ean. “Egun handia izan zen klubarentzat. Euskadiko Liga Krosean ere lehenak gara, nahiz eta oraindik kros batzuk egin behar diren; ea emaitza onei eusten diegun”, adierazi dute klubeko ordezkariek.