Loiu CDek Larrondon du futbol-zelaia eta, Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duen moduan, udalak ia 40.000 euro zuzendu ditu futbol-zelaiko harmailetako estalkia berritzera. Azaldu moduan, denboraren poderioz estalkia hondatu da eta horren ordez berria ipini da “Loiu CDen partidak ikustera etortzen diren zaleen segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko”. Bestalde, Begoñak iragarri du datozen hileetan beste hobetze-lan osagarri batzuk egingo direla.