Domekan, Euskadiko Txapelketa izan zen Gamarran, kategoria absolutuan, eta Euskadiko 22 taldek hartu zuten parte bertan; Beste Bira zazpigarrena gelditu zen. Beste aldetik, domekan, urtarrilak 21, Bizkaiko Kros Txapelketa, master kategorian, izango da Muskiz: txapelketa Beste Bira Loiuk irabazi zuen iaz eta ahaleginduko dira titulua berriro lortzen. Taldeak datozen egunetan izango dituen beste hitzordu garrantzitsu batzuk dira, alde batetik, Zamudioko Krosa, eta bestetik, otsailean Kordoban egingo den Espainiako Kros Txapelketa.