Aurten, ohiko ekitaldiak egin ditugu, hala nola Gabon Zaharreko kotiloia, San Tomas jaia eta abesbatzen emanaldiak. Gabonetako postalak ere egin ditugu, eta inguruko ikastetxeekin trukatu ditugu. Horrezaz gainera, ekintza berriak antolatu ditugu Gabonetako egitarauaren baitan. Ekintza horien artean aipatzekoak dira Osaba Honorioren Txarangaren emanaldia, Martín Barcelona tenorraren Gabonetako kantaldia eta euskal dantzak. Eta zalantza barik esan dezakegu guzti-guztietan bete-betean asmatu dugula!
Oso pozik gaude, gure nagusiek data hauen oso balantze positiboa egin baitute . Hala ere, ezin gara bertan gozo gelditu, Inauteriak ate joka daudelako eta mozorroak egiten hasi behar dugulako. Hurrengo aldizkarian kontatuko dizuegu Inauteriak nola bizi izan ditugun eta emaitza ere erakutsiko dizuegu!