Putxera txapelketa Larrondon egingo da aurten

Aikor aldizkaria 2024ko urt. 23a, 12:59

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, Putxera Txapelketa otsailaren 24an egingo da. Txapelketa Zabaloetxeko frontoian egin da aurreko urteetan, baina frontoian lanak egiten dabiltza, bertan gimnasioa ipiniko da eta; horregatik, txapelketa Larrondoko frontoian izango da aurten. Begoñaren esanetan, txapelketaren xehetasunak prestatzen dabiltza udala eta teknikariak.