Azaldutakoaren arabera, 75-90 minutuko kontzertua izango da eta bertan bere disko gehienetako abestiak kantatuko ditu. Gainera, bere musika-ibilbidean jasotako irudiak ere ipiniko ditu ikusgai. Sarrerak zortzi euroan salduko dira.
Gotzonen lanen artean aipatu daitezke Nortasuna, Fotopoemak, Desiraren kaia eta La pluma erótica, bere azken CDa. Bere abestietan batez ere popa nagusi bada ere, beste estilo batzuk ere jorratzen ditu, hala nola rocka, folka, reggaea, jazza, bossa nova eta boleroa. Bestetik, hainbat abeslarirekin egin du kolaborazioa, esaterako, Niko Etxartekin, Gontzal Mendibilekin eta Aurora Beltranekin, eta Euskal Herrian eta Estatuan ez ezik, munduko hainbat herrialdetan egin du kontzertua, adibidez, Argentinan, Brasilen, Italian edo Portugalen.
Bestalde, aurreratu duenez, “40 sinfonikoa” birarako prestatzen dabiltzan abestien artean daude Aquest ulls, No m'interessa eta Urrundik abestiak, eta kantu berriak ere bai: Loreak bidali nizkizun, 21 razones eta Sua, batzuk aipatzearren.