Zapatuan Inauteriak ospatuko dituzte Larrondon

Aikor aldizkaria 2024ko urtarrilaren 30a

Inauteriak zapatuan, otsailak 3, izango dira Loiun, Larrondo auzoan hain zuzen. Udalak antolatuta, arratsaldeko 4etatik aurrera puzgarriak eta simulagailuak egongo dira, eta 17:00etan mozorro-lehiaketa hasiko da. Mozorrorik onenak 150 euro jasoko ditu saritzat; bigarrenak, 100 euro; eta hirugarrenak, 50 euro. Gainera, Dj Xaiborrek festa girotuko du plazan (eguraldi txarra izanez gero, frontoian), eta sariak eta sorpresak egongo dira. Mozorroa janzten duten ume guztiek gozoki-poltsa bana jasoko dute.