Larrondoko gimnasioko lanak amaituta

Aikor aldizkaria 2024ko urtarrilaren 31

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, amaitu dira Larrondoko gimnasioko lanak. “Obra garrantzitsu horiei esker, Larrondo auzoak izango ditu gimnasioa, aldagelak eta kirol anitzeko aretoa, hainbat kirol-jarduera egiteko”, idatzi du. Lanak egiteko, Loiuko Udalak 140.000 euro jaso ditu Bizkaiko Foru Aldundiko Herriak Egiten funtsetik. Jakinarazitakoaren arabera, gimnasioko makinen lizitazioa datozen asteetan egingo da.