Kantautorearen esanetan, aurretik ere nahastu ditu bere musika eta Portugaleko gitarrak; esaterako, 2012an, Marco Rodrigues abeslariarekin eta Eurico Machado gitarra-jotzailearekin egindako kolaborazioan. Gainera, 2013an airelinea baten inaugurazioan parte hartu zuen Cristina Vanesa Pereira abeslariarekin, Luis Ribeiro gitarra-jotzailearekin eta Jaimen Martins biola-jotzailearekin batera.