Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean adierazi duenez, Aste Santuko kanpamentuak doakoak izango dira loiuztarrentzat. Zehatz-mehatz, bi kanpamentu egingo dira: txirrindularitza, sei urtetik 12 urtera bitarteko umeentzat, eta martxoaren 25etik 27ra; eta multikirolak, lau urtetik 12 urtera bitarteko umeentzat, eta apirilaren 2tik 5era. Biak 09:30etik 13:30era izango dira. Izena ematea www.loiu.eus webgunearen bidez egin behar da martxoaren 6tik 13ra bitartean.