Loiuko Udalak zapi bereziak egin ditu Athletic Kopa irabazi izana ospatzeko. Guztira 500 zapi egiteko eskatu du, eta arratsaldean banatuko dituzte Zabaloetxeko liburutegian, 19:00etatik aurrera. Azaldu dutenez, pertsona bakoitzeko gehienez bi zapi banatuko dira, ahalik eta familia gehiengana iritsi daitezen.