Loiuk 400.000 euroren truke erosi du Landatxueta kluba

a: Loiuko Udala 2024ko api. 15a, 11:15

a: Loiuko Udala

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak jakinarazi duenez, udalak Landatxueta kluba erosi du eta horren truke 400.000 euro ordaindu ditu. Azpiegitura enbargatuta zegoen eta irteera-prezioa 2,3 milioi eurokoa zen; hala ere, udalak askoz gutxiago ordaindu du, % 82 gutxiago hain zuzen. Guneak 30.000 metro koadro ditu, eta udalak espero du bertan zenbait kirol-egitasmo martxan ipintzea; lehena udal-igerilekuak egitea izango da.