Txoribikers elkarteak Larrondon egingo du asteburuan motozaleen topaketa

Aikor aldizkaria 2024ko api. 16a, 11:07
a: Txoribikers

Txoribikers Loiuko motozaleen elkarteak topaketa antolatu du astebururako, apirilak 19 eta 20. Aurten topaketaren 11. edizioa beteko da, eta nobedadeekin etorriko da. Alde batetik, lekuz aldatuko da: aurreko edizioak Zabaloetxe auzoan egin dira, baina aurtengo topaketa Larrondo auzoan egingo da; eta bestetik, ekintzak barikuan hasiko dira: Five Direction taldeak kontzertua egingo du 20:00etatik aurrera.

Ekintza nagusiak zapatuan, apirilak 20, izango dira. Izena emateko epea 10:00etan zabalduko da, eta 11:00etan errepidera aterako dira motozaleak. Ondoren, taberna-ibilbidea egingo dute, eta haren ostean paella-jana izango dute. Jokoak 17:00etan hasiko dira eta 18:00etan drift erakustaldia izango da. Opariak zozketatuko dira eta 20:00etan kontzertua egongo da Las Tequila musika-taldearen eskutik.

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).