Larrondo motozalez bete zen zapatuan

a: Txoribikers 2024ko api. 23a, 12:51

a: Txoribikers

Txoribikers Loiuko motozaleen elkarteak antolatuta, motozaleen topaketa izan da asteburuan, Larrondon. Hitzorduan 500 moto inguru batu ziren, eta antolatzaileak oso pozik azaldu dira ekintzak izan duen erantzunarekin. Azaldu dutenez, antolatutako ekitaldi guztiak ondo irten ziren eta moto-ibilbidean 200 moto inguruk hartu zuten parte.

Loiuko motozaleen topaketa aldaketa inportantearekin etorri da aurten, lekuz aldatu dute eta. “Partxean herriaren izena duen Bizkaiko elkarte bakarra gara, eta nahi genuen topaketa herriko beste auzo batera zabaltzea. Jende gehienak gustura hartu du kokaleku-aldaketa, eta oso pozik gaude izandako erantzunarekin”. Moto ibilbideaz gainera, paella-jana, jokoak, drift erakustaldia, oparien zozketa eta kontzertua egon ziren.