Guztira urrezko bost domina lortu zituzten: Igor García Zarragak urrezko domina bana lortu zuen 5.000 eta 1.500 metroko lasterketetan; Edu Manzanosek, urrezko bat 800 metroko lasterketan; Egoitz Piñeirok, urrezko bat 200 metroko lasterketan; eta Pruden Uriondok, urrezko domina bat disko-jaurtiketan. Zilarrezkoei dagokienez, Alberto Fontechak domina bat eskuratu zuen 5.000 metroko lasterketan, eta beste bat, 400 metroko lasterketan. Egoitz Piñeiro ere zilarra izan zen 100 metroko lasterketan; Eduardo Manzanos, 1.500 metroko lasterketan; Jon Irazusta, 800 metroko lasterketan; eta Javi Allende, 200 metroko lasterketan. Gainera, azken horrek brontzezko domina ere lortu zuen 400 metroko lasterketan. Bestalde, García Zarragak eta Edu Manzanosek gutxieneko marka egin zuten Espainiako txapelketan parte hartu ahal izateko, eta Oskar Martínek bere marka hobetu zuen 5.000 metroko lasterketan.
Beste alde batetik, kluba harrobia sendotzeko pausoak ere egiten dabil, eta gizonen taldeak Bizkaiko Txapelketan hartu zuen zapatuan, 16, 18 eta 20 urtez azpiko kategorietan. Kluba oso pozik azaldu da horregatik. “Gero eta gazte gehiagok bat egiten dute Beste Birako familiarekin. Kirola egiten dugu, eta ondo pasatzen dugu; hori da inportanteena. Nahi duena konpromiso barik saiatu daiteke gurekin. Gainera, kategoria horietan emakumezkoen taldea ere osatzea dugu erronkatzat”. Azkenik, klubeko atletek Bizkaiko Txapelketan ere hartu zuten parte umeen kategorian. Zion Uriak 26 metrora baino gehiagora bota zuen xabalina eta, eta horri esker Euskadiko Txapelketan hartuko du parte maiatzaren 25ean, Basaurin.