600 lagun batu ziren Loiu Trail proban

a. josuandoni.eus 2024ko mai. 15a, 12:37

Domekan, maiatzak 12, Loiu Trail probaren X. edizioa egin zen, eta Josu Andoni Begoña alkateak jakinarazi duenez, guztira 600 lagun batu ziren probaren hiru modalitateetan: korrika, oinez eta txiki-martxa. Begoñaren esanetan, oso giro polita izan zen eta, hortaz, hurrengo urtean ere antolatzeko asmoa dute. Azaldu duen moduan, ekintza 2012an egin zen lehen aldiz, eta pandemiaren ostean “indar handiagoarekin” berreskuratu dute.

Gainera, aurtengo edizioari Loiu 500 Trail ipini diote izena, “1634an, Loiun erroldatuta zeuden 500 pertsonen ohorez; urte horretakoak dira Loiun erroldatutako biztanleei buruzko lehen datu ofizialak”. Goizeko 9etatik eguerdiko 3rak arte, “giro osasuntsua eta kirol- eta familia-giroa izan zen herrian. Gainera, parte-hartzailek Tulys taldearen kontzertua gozatzeko aukera izan zuten. Loiumendi mendi-taldea ere ibili zen antolakuntza-lanetan zein proban.