Loiuk Padel Txapelketa antolatu du jaiei begira

Aikor aldizkaria 2024ko mai. 16a, 13:45

Txapelketan 18 urtetik gorako edozein pertsonak hartu dezake parte, eta gutxienez bikotekideetako batek Loiun erroldatuta egon beharko du. Izena ematea maiatzaren 27tik ekainaren 7ra arte egin ahalko da Loiuko udaletxean, 08:30etik 13:30era arte, edo udal-liburutegian, 16:00etatik 20:00etara. Kanporaketak ekainaren 14an eta 15ean jokatuko dira, eta finalaurrekoak eta finalak, ekainaren 16an.

Kategoria bi egongo dira: gizonak eta emakumeak; eta kategoria bakoitzean gehienez 12 bikote onartuko dira. Txapelketa hasi baino egun batzuk lehenago, zozketa egingo da, kanporaketak eta partiden ordutegia zehazteko. Informazioa udaletxean eta liburutegian ipiniko da eskuragarri. Sariei dagokienez, kategoria bakoitzeko irabazleek padel-pala bina jasoko dute; eta bigarrenek, kamiseta bina. Txapelketaren arauak hemen kontsultatu daitezke.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).