Loiun erroldatutako umeek 30 euro ordaindu beharko dituzte aste bakoitzeko, baina deskontuak egongo dira familia ugarientzat eta DBE jasotzen duten familientzat. Loiun erroldatuta ez daudenek, bestalde, 50 euro ordaindu beharko dira aste bakoitzeko. Era berean, umeak udalekuak hasi baino ordubete lehenago uzteko aukera egongo da, eta udalekuak bukatu eta ordubete beranduago jaso; kasu horretan, 10 edo 20 euro gehiago ordaindu beharko da asteko. Loiuztarrek lehentasuna izango dute, eta beharrezkoa izanez gero, zozketa egingo da. Informazio gehiagorako, www.loiu.eus webgunera jo daiteke.