Ibilgailu historikoek zerga-hobaria dute Loiun

Aikor aldizkaria 2024ko maiatzaren 27a

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, ibilgailu historikoek ez dute zergarik ordainduko, betiere ibilgailu historikotzat jo badira edo egin zirenetik 25 urte pasatu badira; data ezagutu ezean, erreferentziatzat hartuko da matrikulazio-data edo ibilgailua egiteari utzi zion data. Eskaerak aurten egin behar dira, zerga-hobaria datorren urteko urtarrilaren 1ean ezartzeko.