Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, Herriko Plazan komun publikoa ipintzeko lizitazioa aterako dute laster. Azaldutakoaren arabera, komun autogarbitzailea izango da eta bertan dauden komunen ordez ipiniko da; komun horiek ez dabiltza gaur egun, eta irisgarritasun-arauak ez betetzeaz gainera, ezin dira birmoldatu. Begoñaren esanetan, Herriko Plazan komun publikoa ipintzea da herritarren eskaeretako bat, eta egitasmoak dirulaguntza publikoa jaso du.