Gimnastika erritmiko lehiaketa, Larrondoko frontoian

Aikor aldizkaria 2024ko eka. 7a, 14:13

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, domekan, ekainak 9, gimnastika erritmiko lehiaketa izango da Larrondoko frontoian, Elotxelerrin. Goizeko 9,30ean, Leioako Sakoneta klubeko taldeen arteko lehiaketa hasiko da, 11:00etan Estatutako beste talde batzuen txanda izango da. Sariak 16:15ean banatuko dira. Begoñaren hitzetan, gimnastika erritmiko lehiaketa da “beste ekimen bat, Larrondo auzoa girotzeko”.