Loiuko Santa Luzia plazan kristalezko aterpea dago, eta bere barruan, umeentzako jolas-parkea. Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, duela hilabete batzuk ziklogenesi leherkor batek aterpeko zutabeak kaltetu zituen, eta horregatik, aterpea erabat berritu behar da “umeen eta familien segurtasuna bermatzeko”. Hortaz, aterpea behera bota behar da. Begoñaren hitzetan, obraren proiektuaren idazketa lizitatuko da, eta horren ostean, obra bera.