Paella txapelketa Loiun

a: Deane Bayas (Pexels) 2024ko eka. 25a, 11:15

Ohikoa denez, paella txapelketa egingo da Loiuko jaien baitan. Txapelketa zapatuan, ekainak 29, izango da, 09:00etatik aurrera, liburutegiaren atzeko landan. Irabazleak 250 euro eta txapela jasoko ditu saritzat; bigarrenak, 200 euro; hirugarrenak, 150 euro; eta laugarrenak, 100 euro. Bestalde, hainbat gauza banatuko dira bosgarren eta hamabigarren postuen artean gelditzen direnen artean, eta azkenak egurrezko koilara jasoko du.

Parte-hartzaile bakoitzak izen emate bat egin ahalko du, eta paella bat aurkeztu. Paellak 14:00etatik 15:00etara aurkeztu beharko dira. Parte-hartzaileek nahi dituzten osagaiak erabili ahalko dituzte. Nolanahi ere, paella landan egin beharko dute derrigorrean, eta partzelaren izena ematea aurretik ordainduta izan. Txapelketaren oinarriak www.loiu.eus webgunean kontsultatu daitezke.