Barrakak Loiuko udaletxearen atzeko parkinean ipini dira aurten

a: josuandoni.eus 2024ko ekainaren 26a

Bihar, ekainak 27, hasiko dira Loiuko jaiak, eta Josu Andoni Begoña alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, barrakak udaletxearen atzeko parkinean ipiniko dira aurten. Azaldu duenaren arabera, Tourra zela-eta iaz ez zen barrakarik ipini, baina 2022an Aronsotegi plazan atondu zen barraka-gunea, eta horrek auzokide batzuk kexatzea ekarri zuen. Horregatik, kokagune berri batean ipiniko dira aurten.

Begoñaren hitzetan, bost arrazoirengatik erabaki da barraka-gunea udaletxearen atzeko parkinean ipintzea: jai-gunetik 50 m-ra egotea; udaletxearen eta frontoiaren atzealdean egongo direnez, zarata motelduko da; lekua ez da oztopoa, jaietako beste ekintza batzuk egin ahal izateko; kontzertuak egingo diren lekuaren atzeko aldean daude, eta hortaz, barraken soinua “estaliko” da; eta leku ona izatea umeen eta familien segurtasuna babesteko.