Loiuko jaien baitan, paella txapelketa antolatuta zegoen zapaturako, ekainak 29. Hala ere, eguraldi txarra zela-eta txapelketa bertan behera utzi zuen Loiuko Udalak. Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, aste honetan bertan itzuliko dira izena emateak balio zituen 40 euroak eta fidantza moduan utzitako 20 euroak.