Umeentzako campusak Loiun

Aikor aldizkaria 2024ko uzt. 4a, 10:59

Abuztuaren azken astean eta irailaren lehen astean, Loiuko Udalak herriko umeentzako bi campus eskainiko ditu: patinetan campusa eta txirrindulari campusa, hurrenez hurren. Doako ekintzak izango dira eta izena ematea uztailaren 8tik 30era egin behar da.

Patinetan campusa abuztuaren 26tik 30era arte izango da, 09:30etik 11:30era, sei urtetik 12 urtera bitarteko umeentzat; eta 11:30etik 13:30era, 13 urtetik 17 urtera bitarteko gazteentzat. Campusa Larrondo auzoan egingo da. Txirrindulari campusa, bestalde, Zabaloetxe auzoan izango da irailaren 2tik 6ra. Sei urtetik 12 urtera bitarteko ekintza da, eta 09:30etik 13:30era egingo da. Informazio gehiago hemen.