Kristalezko aterpea eraberritzeko lanak hasi dira Loiun

a: Josu Andoni Begoña 2024ko uzt. 5a, 11:44

a: Josu Andoni Begoña

Ziklogenesi leherkor batek Loiuko kristalezko aterpeko zutabeak kaltetu zituen, eta, Josu Andoni Begoñak alkateak bere webgunean azaldu zuenez, horren ondorioz aterpea erabat berritu behar da “umeen eta familien segurtasuna bermatzeko”. Lanak hasi dira jadanik eta bi fasetan egingo dira: lehenengoan, beirak kendu, eta udal-biltegira eraman dira; eta bigarrenean kentzen dabiltza teilak, arrastela, zoladura, euri-urak batu eta hustekoak eta estalkiari eusten dion estruktura. Horren ostean, estalki berria ipiniko da.