Gimnasioa 2024-2025 ikasturterako egongo da prest, eta lizitazioa eskuratu duen enpresa datozen asteetan hasiko da gimnasioa hornitzen. Begoñak bere webgunean zehaztu du Larrondoko gimnasioak izango duen makineria. Besteak beste, bertan ipiniko dira bizikletak, korrika egiteko makinak, gorputz-atalak lantzeko makinak, disko olinpikoak eta halterak.