Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, Splashpark edo ur-jolasen eremua gaur zabalduko da eta irailaren 15era arte izango da martxan. Ur-jolasen eremua astelehenetik barikura, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, zabalduko da, eta zapatuetan, 11:00etatik 14:00etara. Beste alde batetik, Begoñak gogora ekarri du iaz onartutako ordenantzan jaso den moduan debekatuta dagoela inguruan urtebetetzeak, merienda handiak edo piknikak egitea.