Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, azken ukituak ematen dabiltza Larrondoko gimnasioan: lotura-prozesua eta azken belaunaldiko muskulazio-makinak doitzea. Makinak modu egokian erabiltzeko eta errendimendurik handiena ateratzeko, ateak zabaltzeko egunak egingo dira irailaren 12an, 18:00etatik 20:00etara, eta irailaren 20an, 11:00etatik 13:00etara. Egun batzuk beranduago zabalduko da izena emateko epea eta Larrondoko lehen udal-gimnasioa inauguratuko da.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).