Kultura- eta kirol-jardueretan izena ematea Loiun

Aikor aldizkaria 2024ko ira. 11a, 11:59

Bihartik, irailak 12, eta hilaren 20era arte zabalik egongo da Loiuko kultura- eta kirol-jardueretan izena emateko epea. Besteak beste, ikastaro hauek eskainiko dira: ehungintza, sukaldaritza, aretoko dantzak, komikiak, pilatesa, erogapa eta yoga. Izena ematea www.loiu.eus webgunearen bidez egin beharko da, eta Loiun erroldatuek lehentasuna izango dute. Onartutakoen zerrenda irailaren 26an argitaratuko da Zabaloetxeko kultura-etxean, Larrondoko gizarte-etxean eta udal-webgunean. Informazio gehiago, hemen.