Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, udaleko gobernu-taldeak onartu du herriko elkarteentzako eta jai-batzordeentzako dirulaguntza % 50 handitzea. Dirulaguntzei zuzendutako diru-partida igotzea herriko 11 elkarte eta bi jai-batzorderentzat izango da onuragarri.