San Migel ospatuko dute asteburuan Lauroetan

Aikor aldizkaria 2024ko irailaren 23a

Asteburuan, irailaren 27tik 29ra bitartean, jaietan izango dira Lauroeta auzoan (Loiu), San Migel ospatuko dute eta. Ohikoa denez, hango jai-batzordeak egitarau zabala antolatu du adin eta gustu guztientzat.

Irailak 27, barikua

18:30 Txosna zabaltzea.

19:00 Trikiti-poteoa eta pintxo-poteoa.

20:00 Bertsolariak: Etxahun Lekue, Aitor Etxebarriazarraga, Igor Elortza eta Oihana Bartra.

Ostean, talo eta txistorra.

22:00 Erromeria.

 

Irailak 28, zapatua

09:00 Lauroetako XVII. Mendi-ibilaldia.

13:00 Mendi-ibilaldiko kopaua eta sariak banatzea.

13:00 Auto amerikanoen erakusketa.

18:00 Umeentzako jolasak eta poniak.

18:00 Tortilla txapelketa.

20:00 Tortillak aurkeztea.

20:30 Xaibor.

21:15 Saiheski- eta txistorra-jana.

22:30 Xaibor nagusientzat.

 

Irailak 29, domeka. San Migel

Egun osoan, puzgarriak umeentzat.

11:00 Kalejira.

12:00 Meza.

13:00 Amilotx Mungiako dantza-taldea.

15:00 Herri-bazkaria.

Ostean, dantza eta kanta herrikoiak, Nafarroa taldearen eskutik.

20:00 Zozketa.

20:30 Txokolatada eta jaiak amaitzea.