Auto klasikoen kontzentrazioa Loiun

Aikor aldizkaria 2024ko ira. 30a, 14:52

Loiuko Udalak antolatuta, auto klasikoak urriaren 6an itzuliko dira udalerrira; aurten ekintzaren bederatzigarren edizioa beteko da. Autoak 10:00etatik aurrera helduko dira Loiuko plazara, eta 11:30etik 12:00etara errepidera aterako dira, ingurutik ibilbidea egiteko. Ondoren, kopaua egongo da izena ematen dutenentzat, eta 14:30ean sariak banatuko dira. Saiheski-jana izango da doan 15:00etatik aurrera, eta Los Invertebrados taldeak musika-saioa egingo du.