Loiuko familia-lasterketan batzen den dirua Caritasi emango diote

Aikor aldizkaria 2024ko urr. 3a, 12:48

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duen moduan, urriaren 13an, domekaz familiako lasterketa solidarioa egingo da udalerrian. Helburua da familian kirola sustatzea. Gainera, lasterketa solidarioa ere bada, eta izena ematearen bidez batzen den dirua Txorierriko Caritasi emango diote. Izena emateak 10 euro balio ditu familiako (2-10 pertsona) eta hemen egin daiteke urriaren 8ra arte.

Lasterketa 11:00etan hasiko da, eta azaldutakoaren arabera, 1,5 kilometroko ibilbidea egin beharko da; gehienez bost buelta egin ahalko dituzte. Lasterketa amaituta, umeentzako jolasak eta ekintzak egongo dira eta bizikletak zozkatuko dira. Era berean, opariak banatuko dira parte-hartzaileen artean. Begoñaren esanetan, iaz 600 lagunek parte hartu zuten lasterketan, eta espero dute aurten ere parte-hartze handia egotea.