Auto klasikoen kontzentrazioaz gain, sariak banatu ziren eta doako saiheski-jana egon zen. Era berean, musika-kontzertua egin zen eguna biribiltzeko. Begoñaren esanetan, herritarrek zein bisitariek oso balorazio ona egin dute ekintzari buruz, eta eskatu dute datorren urtean ere auto klasikoen kontzentrazioa egitea.