Nekazal eta Gastronomia Azoka izango da domekan Loiun

Aikor aldizkaria 2024ko urr. 17a, 11:43

Domekan, urriak 20, Loiuko Nekazal eta Gastronomia Azoka egingo da 30. aldiz. Azoka 10:00etan hasiko da, eta nekazaritzako eta gastronomiako postuez gainera, hainbat ekintza izango dira egun osoan zehar, adibidez, txu-txu trena, ponien gainean ibiltzea, Josepa Kale-kale taldearen saioa, herri kirolak eta entzierro txikia. Era berean, 14:00etan hanburgesak dastatu ahalko dira doan, eta 14:30ean La Resistencia orkestrak musika-emanaldia eskainiko du. Eguna biribiltzeko, Tuly´s taldearen kontzertua izango da 17:30etik aurrera.