Bidaia hegazkinez egingo da, eta ostatua hartuko da hirigunean eta hondartzatik oso gertu dagoen hotel batean, mantenu osoko erregimenean. Bidaiak 195 euro balio du pertsonako eta izena ematea 08:30etik 13:30era egin daiteke udaletxean.
Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi moduan, udalak erretiratuentzako bidaia antolatu du azaroaren 14tik 24ra bitarterako: Benidormera joango dira. Hirurogeita bost urtetik gorako loiuztarrentzako bidaia da eta 50 lagunentzako tokia dago. Izena ematea aste honetan zabaldu da eta astelehenera arte egongo da zabalik, urriak 21.
Bidaia hegazkinez egingo da, eta ostatua hartuko da hirigunean eta hondartzatik oso gertu dagoen hotel batean, mantenu osoko erregimenean. Bidaiak 195 euro balio du pertsonako eta izena ematea 08:30etik 13:30era egin daiteke udaletxean.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).