LABek esan moduan, 2024an 47 pertsona hil dira lanean, eta astelehenean bertan beste langile bat hil zen Nafarroan, altuera batetik erortzearen ondorioz. Gainera, azken 10 urteetan 81 langile hil dira Euskal Herrian, alturako lanak egiten zebiltzala, gehien bat eraikuntza-sektorean. “2024an zortzi langile hil dira motibo horrengatik. Hortaz, lan-arriskuak ekiditeko legea indarrean sartu eta ia 30 urte ostean, berehala hartu behar dira neurriak, gizarte- eta lan-gaitz hau saihesteko”.
Sindikatuaren hitzetan, langileen lan-osasuna bermatzea eta prebentzio-neurriak ezartzen eta betetzen direla bermatzea patronalaren ardura da. Era berean, Administrazioaren ardura da lan-osasunaren araudia betetzen dela ziurtatzea. “Ez dezagun patronalaren diskurtsoa barneratu; lan-istripuak sistema kapitalistaren eta prekarietatearen ondorio dira, erantzuleak dituzte eta saihestu daitezke”.