“Alain Sanchoyerto, Martín Cordero, Iuri Ortiz de Anda, Ander Puentes eta Izei Incera korrikalariek etapa berria inauguratu dute taldearentzat, zeinak hainbat erronkatan hazten jarraitzen baitu”, adierazi dute klubaren arduradunek. “Mutilak ahalegindu dira euren ametsa betetzen. Adierazi duten konpromisuaz eta ahaleginaz harro gaude, eta sari honetan euren ondoan egoteak pozten gaitu. Sevillakoa egutegiko krosik handienetakoa da eta gozatu behar dute”.
Beste alde batetik, klubeko arduradunek jakinarazi dute Txorierrin atletismoaren alde lanean jarraitzen dute, “adin eta helburu guztientzat”, eta urtarriletik aurrera emakumezko master taldea izatea gustatuko litzaieke. Era berean, gogora ekarri dute abenduan hitzordu garrantzitsu bi daudela Txorierrin: Bizkaiko Kros Absolutu Txapelketa Zamudion, abenduaren 1ean, eta San Silvestre gaueko lasterketa Loiun, abenduaren 28an. Lehenengo proba Bizkaiko Federazioak antolatzen du, eta bigarrena, Loiuko Udalak; Beste Birak proba bietan kolaboratzen du.