Santa Luzia ospatuko dute Loiun

Aikor aldizkaria 2024ko abe. 12a, 12:11

Loiuko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu biharko, abenduak 17, Santa Luzia zaindariaren eguna ospatzeko. Meza egingo da 12:30ean, eta haren ostean, kopaua. Bestalde, puzgarriak izango dira 16:30etik aurrera, eta 18:30ean dantzak egongo dira. Saihets-jana izango da 19:30ean, eta eguna biribiltzeko, bi kontzertu egingo dira: Five Direction taldeak 19:45ean joko du, eta Lowe taldeak, 21:15ean.