Loiuko Udalak bosgarren aldiz zabaldu du aisialdiko orduak erabiltzeko baimena eskatzeko epea. Elizondo Bidean aisialdiko 55 ortu daude, eta udalak horiek erabiltzeko baimena emango du 2025eko otsailaren 1etik 2029ko otsailaren 1era. Eskaerak urtarrilaren 15eko 13:30ak arte aurkeztu ahalko dira udal-erregistroan, baimenaren titular izateko baldintzan betetzen direla egiaztatzen duten agiriekin batera: Loiun erroldatuta izatearen ziurtagiria eta zergak ordainduta izatearen ziurtagiria aurkeztu behar dira. Horrezaz gainera, udalak antolatutako nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaroa egiteko konpromisoa adierazi behar da. Informazio gehiago, www.loiu.eus webgunean.