Lehiaketa bidezko deialdia egin du Loiuko Udalak, 2023-2024 denboraldiko kirol federatua sustatzeko dirulaguntzak emateko. Helburua da Euskaditik kanpoko lehiaketa federatuetan parte hartzeko egin behar diren bidaiek eta dietek eragindako gastuak ordaintzen laguntzea. Eskabideak otsailaren 21era arte aurkeztu daitezke erregistro telematikoaren bidez edo udaletxean bertan, 08:30etik 13:30era. Eskaerak aurkezteko eredu ofiziala udaletxean hartu daiteke, edo www.loiu.eus webgunean.