Sariei dagokienez, lau kategoria egongo dira: Euskal Herriko saria, Herrialde saria, Loiuko saria eta Gizarte-sareetako saria. Euskal Herriko sariak 2.500 euro banatuko ditu: 600 euro gehi txapela, irabazlearentzat; 500 euro, bigarrenarentzat; 400 euro, hirugarrenarentzat; 300 euro, laugarrenarentzat; 250 euro, bosgarrenarentzat; 200 euro, seigarrenarentzat; 150 euro, zazpigarrenarentzat; eta 100 euro, zortzigarrenarentzat. Era berean, saskiak banatuko dira bederatzigarren postutik 15. postura arte, eta ardoa, 16. postutik 25. postura.
Bestalde, Herrialde sariak 500 euro banatuko ditu: 100 euro, herrialde bakoitzeko; eta Gizarte-sareetako sariak, 50 euroko sari bakarra. Azkenik, Loiuko sariak 3.300 euro banatuko ditu herritarren artean: 400 euro eta txapela, irabazlearentzat; 375 euro, bigarrenarentzat; 350 euro hirugarrenarentzat; 325 euro, laugarrenarentzat; 300 euro, bosgarrenarentzat; 275 euro, seigarrenarentzat; 250 euro, zazpigarrenarentzat; 225 euro, zortzigarrenarentzat; 200 euro, bederatzigarrenarentzat; 175 euro, hamargarrenarentzat; 150, hamaikagarrenarentzat; 125 euro, hamabigarrenarentzat; 100 euro, hamahirugarrenarentzat; eta 50 euro, hamalaugarrenarentzat. Horrezaz gainera, saskiak banatuko dira 15. postutik 20. postura arte, eta txakolina eta ardoa 21. postutik 25. postura arte.