Barikuan, otsailak 21, Isabel Bravoren Escalera interior obra irakurriko dute Loiuko liburutegian. Errezitaldia Roberto Lopez San Josek aurkeztuko du, eta rapsodak izango dira Andrea Uña, Nina Marín eta Soraya Pereña. Musika, bestalde, Latrup taldearen eskutik izango da. Saioa 19:00etan hasiko da.