Azaldu moduan, atxiloketa egin da Arabako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuak “Jauzilari” operazioaren baitan egindako ikerketa-lanen ondorioz. Operazio horren barruan, beste lau pertsona atxilotu zituzten joan den astean, eta beste hiru laguni eginbideak ireki dizkiete ikertu gisa. Ikerketa iaz ipini zuten martxan, Arabako hainbat etxebizitzatan egindako lapurretaren ondorioz. Taldeak familia bakarreko etxebizitzetan lapurtu ohi zuen, eta hesien edo inguruko harresien gainetik egiten zuten salto. Normalean, iluntzean egiten zituzten lapurretak.