Lasterketan parte hartu zuten Eduardo Manzanosek, Edu Marinek, Asier Aranburuk eta Igor Garcia Zarragak, eta eroaldikoak eta oztopoak egonda ere, puntuak lortu ahal zituzten hiru atletak izan ziren lehen 10en artean: Marin hirugarrena izan zen; Garcia Zarraga, bosgarrena; eta Manzanos, hamargarrena. Hiruren artean egindako puntuei esker igo ziren podiumaren gorenera.
Bestalde, M35 kategorian ibili ziren Iñaki Jimeno, Martín Mac Gragh, David Lopez eta Ruben Lopez, zeinak zortzigarrenak izan baitziren; gainera, lehenak izan ziren euskal taldeen artean. “M40 kategoriakoek –Oskar Martin, Luis Plasencia eta Unai Castrillejo– eta M45 kategoriako atletek ere –Javier Allende, Jonmi Trebolazabala eta Iñaki Zorrilla– egin zuten lan bikaina. Gainera, eskolako 30 atletek parte hartu zuten kategoria guztietan, txupetes kategoriatik gazteen kategoriara arte, eta Alaia Uriarte Gordon txapelduna izan zen 18 urtez azpiko kategorian. Esperientzia berriak izaten ditugu, eta erronka berriak ditugu helburu”, adierazi dute klubeko arduradunek.