Beste Bira taldea, lehena Etxebarriko Herri Krosean

i. Beste Bira 2025ko mar. 27a, 09:02

Bilboko 10K lasterketa irabazi izanak Beste Bira Loiuko atletak animatu zituen Etxebarriko 10K lasterketan parte hartzera, eta bertan ere lehenak izan dira taldeen kategorian. Lasterketan klubeko zazpi atletek hartu zuten parte, eta Martín Mac Gragh taldearen lehena izan zen puntuak lortzen: lasterketa 33 minutuan egin zuen eta bosgarren ailegatu zen helmugara.

Beste Birako bigarrena izan zen Edu Marín, zeina sailkapen orokorrean zazpigarrena izan zena, eta, gainera, M50 kategorian urrea lortu zuena. Hirugarrena, azkenik, Asier Aranburu izan zen, M50 kategorian zilarra eskuratu zuena. Esandakoez gainera, lasterketan ere ibili ziren Javier Allende, Oskar Martín, Iñaki Zorrilla eta Miguel Faundez. Klubeko ordezkariek adierazi moduan, “proposamen berriei adi gaude eta aire zabaleko pista ere badugu buruan”.